Bainu egokituaren zerbitzuagatik eskerrik asko!

Getariako bainu egokituaren zerbitzuaren erabiltzaileak 2019ko uzt. 28a, 16:43

Kaixo:

Getariako Gurutze Gorriak eskaintzen duen bainu egokituaren ohiko erabiltzaileak gara gu. Elbarritasun desberdinak ditugu, baina argi utzi beharra dago zerbitzu hau ez dagoela elbarriei bakarrik zuzenduta. Edozein mugikortasun arazo duenarentzako da zerbitzua, adineko jendea esaterako.

Bainu egokituaren zerbitzuaren barruan, bakoitzaren beharraren araberako materiala aurki dezakegu. muletak, txalekoak, aulki anfibioak eta abar. Materialaz gain, erabiltzaileak behar edo nahi izanez gero, bainuak irauten duen denboran soroslea zerbitzuaren erabiltzailearekin egongo da.

Aurten, gainera, material eskaintza zabalagoa dute eta etengabe zerbitzua hobetzen ari dira Getariako Udala, Eusko Jaurlaritza eta Getariako Kofradia.

Autoa aparkatzeko arazorik ere ez dago zerbitzuaren erabiltzaileentzako. Elbarriei dagozkien legezko aparkalekuez gain, Gurutze Gorriaren ondoan dagoen lur eremua ere elbarri txartela duten erabiltzaileentzako gordeta egoten da.

Idatzi honen bitartez, guk jendea zerbitzua probatzera animatu nahi dugu, honelako zerbitzu zabala eta berezia eskaintzen duen beste lekurik ez baitugu aurkitu.

Bukatzeko, erabateko zerbitzu hau posible egin duten erakunde eta pertsona guztiak eskertu nahi ditugu: Getariako Udala, Eusko Jaurlaritza eta, nola ez, horren tratu samurra eta berezia ematen diguten Gurutze Gorriko langile guztiak. Bereziki esan nahi diegu proiektu honetan sinesten dugula, eta mila esker Getariako Gurutze Gorriari.

Igor, Jon eta IƱaki.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide