Juan Jose Astigarraga Garmendia 'Zurdo Madariaga' 1932/2019

Xabier Iriondo 2019ko ots. 6a, 12:31

Hil berri den Juan Jose Astigarraga Garmendia eta bere pilota zaletasuna oroitzeko, honako gutun hau igorri dio Xabier Iriondok Urola Kostako Hitzari. Zestoako amabirjinetako pilota jaialdian parte hartu zuen Astigarragak 1954etik 1962ra artean, eta Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte liburuko haren pasarte bat jaso du Iriondok:

"'Gurutzeagan 1962 inguruan jokatu nuen lehen partida. Gogoan dut Fidel Lizaso zela enpresarioa. Uda zenez, Donostian nengoen eta trenez joan nintzen zestoara, partida bukatu eta berriro trena hartu eta Donostiara. Lehenengo partida hartan 120 pezeta kobratu nituen. Donostia-Zestoa joan-etorria 20 pezeta zen, beraz, partidako 100 pezeta nituen. Ez zen txarra.

[...] Zestoan pilota giroa oso berezia zen. Beraneante asko zebilen, kubatarrak pilota zale dirudunak ziren. Etxabe V.a, Arrate, Takolo eta Xabier Iriondo ditut gogoan. Frontoian eta kanpoan lagun handiak nituen. Ezin ahaztu Joxe Benito Portu eta Maria emaztea. Lagun giro hartan, behin baino gehiagotan Zestoan gelditu nintzen, eta Joxe Benitok etxeko giltza ematen zidan berandu xamar nenbilela ikusiz gero, lotan gelditzeko. Etxekoa egin nintzen'.

Zurdo Madariaga Zestoako Amabirjin jaietan:

- 1954/09/09: Z. Madariaga-Egaña /Arakistain-Aispurua
- 1954/09/10: Z. Madariaga-Alberdi / Epelde-Arruti
- 1957/09/15: Z. Madariaga-Mendikute /Arakistain-Arruti
- 1958/09/14: Z. Madariaga-Arruti /Arakistain I-II
- 1959/09/08: Z. Madariaga-Espartza /Arakistain-Egaña II
- 1960/09/09: Z. Madariaga-Berasaluze / Urien-Uranga
- 1962/09/08: Z. Madariaga-Irureta III.a / Iribar-Etxabe  XI.a
- 1957/09/10: Z. Madariaga- Garate / Bengoetxea-Juaristi

Gaixotasun gaizto batek 86 urterekin eraman zaitu gure artetik. Aipatu pilotariak eta lagunak beti izango zaitugula gogoan. Izanak eta ez izanak gordetzen dira gure memorian. Lagun zintzo bezala, nire agur eta ohorea, lantxo hau eskaintzean".

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide