Azkoitiko kontzertuen inguruan guraso batzuek Maxixatzenera bidalitako gutuna

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 15a, 12:21

Xabier Etxeberria eta Azkoitiko guraso talde batek igorritako gutuna: "Azkenaldi honetan hainbat tirabira izan dira herrian kontzertuak direla eta. Horien aurrean erantzuteko, udalak erabaki zuen tabernariek antolatutako kontzertu egunetan herrian gerta zitezkeen kalteak ordaintzeko, aldez aurretik haiek fidantza bat ordaindu beharko zutela. Joan den irailean lotu zuten tabernariek azaroaren 18an herriko plazan Su ta Gar taldeak emango duen kontzertua, eta, jakin berri dugunez, udalak 4.000 euroko fidantza eskatu die tabernari antolatzaileei, kontzerturako astebete eskas falta denean. Gure iritziz, ez da jokabide egokia, hainbat arrazoigatik. Alde batetik, guraso bezala gure seme-alabek aisialdi, jolas eta parrandako orduak herrian bertan ematea aita-ama guztiontzako mesede da. Herri bizia izatea giro apaleko herria izatea baino hobe delakoan gaude, betiere giroa egokia den bitartean". Jarraitu gutuna irakurtzen maxixatzen.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide