Aitor Gorrotxategiren GUTUNA: 'Zorionak, urrestildarrei'

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 15a, 10:01

Aitor Gorrotxategi Azpeitiko EAJren udal taldeko bozeramailearen iritzi artikulua da honako hau.

Oraingo honetan albiste pozgarri batekin gatoz. Dagoeneko publiko egin da Urrestillak bidegorria izango duela. Datorren urtean hasiko dira obrak, eta azpeitiako EAJ taldean pozik gaude. Pozik, lehenik eta behin, urrestildarrengatik. Aspaldiko eskakizun bat errealitate bihurtuko delako, bi guneen arteko irisgarritasuna modu nabarmenean eta osasungarrian hobetuz gainera. Pozik, baita ere, egoera honetara denok batera arraun eginez iritsi garelako. Politika eginez, alderdikeriak alde batetara utzita eta herritarren onurari begiratuz. Egin behar den moduan. Eskerrak Azpeitiko Udalari eta Mugikortasun eta Ogasun sailetako diputatuei beraien bitartez lortu delako bidegorria lehentasunen artean jartzea. Zorionez, herriko EAJk ere zerikusia izan du erabaki honetan, eta baita gure herrikoa den Javier LarraƱaga Ogasun diputatuak ere, Marisol Garmendia diputatuak ostiraleko agerraldian azpimarratu zuen bezala. Hark adierazi zuenez, "Azpeitiko EAJ udal taldearen lanak ere eragin handia izan du" erabaki hartzerakoan proiektua aurrera atera dadin. Badakigu beti ez direla nahi adinako emaitzak izaten politika arloan, baina denok norabide berean egindako lanaren fruitua erakusten digu honek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide