Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko ikasteetxeek ondorengo idatzia kaleratu dute, ikasleek eskola kiroleean lantzen duten multikirol ligaxkaren inguruan.
"Zarautzen, kiroletan dugun parte hartze handia, urteetan, eskola kirolean izandako egituraren ondorio da. Urte luzeetan, kirol ezberdinak lagun giroan praktikatzeko aukerak, gerora kirol ezberdinetan aritzeko oinarria eta gogoa sustatu izan du. Egun, saskibaloia, eskubaloia eta futbola oso errotuta daude Zarautzen. Hau guztia dela eta, eskola kirolean beste kirol batzuk sartzen hasi ginen 2013-2014 ikasturtean Multikirol Ligaxka izena emanez. Zergatik eskaini kirol ezberdin gehiago?
- Gure ikasleen garapen motorra aberatsagoa izateko.
- Kirol ezberdinak ezagutzeko aukera emateko.
- Sentsibilizazio ezberdinak garatzeko.
- Zenbat eta kirol eskaintza zabalagoa izan, ikasleek aukera ezberdin gehiago izango dituztelako baten bat aukeratzeko orduan eta honela ikasle aktibo kopuru handiago bat izatera iritsi gaitezkeelako.
- Modu ludikoagoan jorratu ditzakegulako.
Eskola kiroleko egutegiaren barruan sartzea lortu genuen. 4 ikasturte hauetan, aldaketak jasan izan dituen arren, denak hoberako izan direlakoan gaude. Ikasleen parte hartzea oso ona izan baita. Ikasle, guraso eta inplikatutako elkarteen sentsazioak oso positiboak eta motibagarriak.
Multikirol ligaxka, kirol ezberdinen ezagutza eta topaketa jardunaldi bezala aurkezten dira. Ikasleek kirol horiek eta beraien teknikoak ezagutzeko aukera paregabea izaten dute. Ligaxka izena jarri genion arren, bertan aurkitzen duten lehiaketa bakarra norberak bere buruarekin bakarrik izaten du. Taldekideak eta beste ikastetxeetako lagun taldeak laguntzeko eta elkar ezagutzeko elkartzen direlarik. Esan bezala, urteetan aldaketak izan diren aurren, alebinen mailan kirolak errotuta daude jada: surfa, kirol egokitua, sofbola, arrauna eta atletismoa. Benjaminen mailan, aldiz, errugbia, tenisa, patinaia edo irristaketa, zirkomotrizitatea eta bolo eta toka.
Multikirol ligaxka, 5 larunbat jarraian izaten dute eta azpiegitura handia behar izaten da. Parte hartzen duten elkarteek, lan bolondres paregabea egiten dute. Ikasleek asko ikasten dute eta oso motibatuta ateratzen dira kirol hauetatik. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu Multikirol ligaxkan inplikatutako agente guztiei, eskola kiroleko urola kostako ikastetxe guztien izenean. Mila esker:
Zarautz Arraun Elkartea
Zarauzko Surf Elkartea
Antoniano Kirol Elkartea
Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa
Orioko Sofbol Taldea
Zarauzko Kirol Elkartea, Errugbiko atala
Bolakontrola Tenis Taldea
Hernani Kirol Taldea, irristaketa
Zirkolore
EKAP"