Azpeitian Esklabak eta Olazko konbentuaren artean Izarraizko Atea parkea egin nahi du Azpeitiko Udalak. Joan den astean aurkeztu zuten proiektua. Orain, inguru horretako lur-jabeen izenean idatzi bat publiko egin dute sare sozialen bidez. Aritz Orbegozok egin du publiko Twitter bidez. Honakoa dio:
"2017ko urtarrilaren 14an, Azpeitian
Kaixo,
Titular benetan polita, ez dago dudarik parke oso polita izango dela eta norbaitek probetxua aterako diola (bai parkeari eta bai titularrari ere), baina Esklabetako eremuko lur-jabeok pare bat gauza komentatu nahiko genituzke:
1. "Esklaben atzean etxe gehiago egiteko aukera dagoela” afirmazioari buruz: Esklaben atzealdea 2013ko Ordenazio Planean "Suelo Urbano" izatera pasatu zen, juxtu-juxtu Luciano Soraluce-ren lur eremuak. Lucianok Esklabak eta bere lur sailak "merke-merke" erosi zituen bere garaian eta berkalifikazio honekin 290 etxebizitza egingo ditu (7 pisuko altuerarekin + atikoa) milioika euroko etekinak aterako ditu operazio honetatik. Eskabadorak dagoeneko lanean ari dira, beraz komentatzen den "etxe gehiago egiteko aukera" hori jada errealitatea da.
Kuriosoa dena ondorengoa da: 2009an Iñaki Errazkinek ondoko deklarazioak egin zituen lur eremu honetan etxeak egiteko presioei buruz: "
...la forma de hacer frente al chantaje y a la presión de las promotoras no es darles lo que deseen. El pueblo y el Ayuntamiento deben ser autosuficientes para decidir la ordenación y el futuro de la localidad. Está en juego el futuro de Azpeitia y ha llegado el momento de asentar las bases para el nuevo modelo."
Hau ez al da konstrukoreei beraiek nahi dutena ematea? Nolatan lortu du Luciano-k bere lurrak
Urbanoak bezala kalifikatzea? Ze tratura iritsi da udala berarekin? Zeren truk?
2. Etorkizun batean parkearen bigarrengo fasea egiteko asmoa ere azaltzen da artikuluan. Argitu beharra dago lur eremu horretan udalak lurren zati bat bakarrik duela eta proposatzen dituen asmoak ez dituztela beste lur-jabeek konpartitzen. Ulertezina egiten da udal honek jabetza pribatuko lurren erabilera partikularra eta publikoa uztartzen dituen proposamenei ezezkoa ematea, konstruktoreen nahiei men egiten dien bitartean. Azken agintaldietan udalean izandako aldaketak aldaketa, hirigintzari dagokionean behintzat lehengo lepotik burua; beti bezala konstruktorei mesede eginez eta herritar arruntei beren lurrak eskutatik derrigorrean kenduz".