Aiako Udalaren erantzuna, Eñaut Guruzeagaren salaketaren aurrean

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 23a, 15:44

Lur Altartasuna Kooperatibako eraikina. (Hitza)
Eñaut Guruzeaga, Aiako Udaleko EH Bilduko zinegotziak, abenduaren 21ean Donostiako Auzitegian jarritako salaketaren inguruan honako hau azaldu nahi dut:
 
Alde batetik, salaketaren berri aurrez-aurre eman beharrean, prentsa bidez enteratu behar izanak, udal ordezkari bezela instituzioarenganako duen errespetu falta nabarian utzi du.  
Bestetik, Udalak salaketa esku artean duenean, gaia aztertu, eta modurik egokienean defendatuko du gai honetan egin duen kudeaketa, orain arte bezela.
Horretaz gain, Eñaut Guruzeagak emandako pausoaren aurrean, Udalak hartu ditzazken neurri legalak aztertuko ditu.
 
 Aiako Alkate Nekane Arrizabalaga

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide