Badira herritar batzuk birziklatu nahi ez dutenak. Zergatik birziklatu behar dute ordaintzen dutenarekin? Ordaintzen dutena ordaindu eta gainera etxe barruan lan hori hartu? Zenbat zakar pote jarri behar dituzten kexatzen dira, etxeak zabortegi bihurtzen ari garela eta ez dakit zenbat aitzakia gehiago. Ai, ze ondo bizi ginen hondakin guztiak zorro berean sartu, eta plasta, etxepeko karrera ondoan utzi eta begi bistatik desagertzen zirenean!
Baina hori ez zen txukundadea, eta etxepean utzi beharrean edukiontzietara eraman behar zirela esan ziguten gero. Dena edukiontzi berera, plasta! Hor hasi ziren gero ekologistak zaborra ez zela zaborra esaten, hondakina zela eta berrerabili egin behar zela lehengaiak ahitzen ari zirelako.
Uztarria.eus-en irakur daiteke gutun osoa.