Nerea Amibilia aurtengo Aiako Mendi Lasterketan korrika. (Aritz Mutiozabal)
Aiako Mendi Lasterketa izan zen hilaren hamabian, eta lasterketa horretan parte hartu nuen nik, Nerea Amilibiak. Lasterketa hasi eta berehala, lau korrikalari galdu egin ginen, ez ginen konturatu, eta desbideratu egin ginen ibilbidetik.
Berehala bildu ginen berriz ere ondo zetozen korrikalariekin, eta bat-batean oihuka hasi zitzaizkidan: "
Tramposa, tramposa" eta
atajua hartu nuela esanez. Ni ez nintzen gertatutakoaz konturatu jendea oihuka hasi zen arte, baina oihu horiek niri bakarri zuzenduta zeuden. Nik ez dut tranparik egin beharrik ezta laburbiderik hartu beharrik ere lasterketa bat irabazteko; irabazten badut ondo, eta ezinezkoa bazait, konforme egiten dudanarekin. Nik ez dut tranparik egin, eta laburbiderik ez dut sekula hartu. Zertarako balio dit niri hori egiteak? Hamabost urte daramatzat lehiatzen eta ez dit merezi hori egiteak.
Dena dela, ni bakarrik deskalifikatu ninduten lasterketatik. Nik onartzen dut zigorra, eta orain galderak batzuk egin nahi ditut:
Zergatik zigortu ninduten ni bakarrik?
Zergatik ez zituzten zigortu nirekin batera galdu zirenak?
Zergatik erabili dira arau desberdinak batzuekin eta besteekin?
Nola ulertzen da hori?
Gutun hau dagokionari zuzenduta dago.
Nerea Amilibia lasterkaria.