Azken egun eta asteetan esan direnak argitzeko idazten dugu. Ez alderdi baten izenean, ezta inoren aurka egiteko ere. 2011-2015 legegintzaldiko Udal Gobernuaren izenean idazten dugu, gertatutakoa argitu eta egindakoa gogora ekarri asmoz.
2014ean surfcamparen egitasmoa aurkeztu zen Udalean. Hainbat hilabete eta bilera izan ziren egitasmoaren inguruan. Gure iritzia honakoa izan zen hasieratik: egitasmoa interesgarria zen baina proposatutako tokia ez zen onargarria. Eremu urbanizaezinean egin nahi zen eta, gainera, baziren beste hainbat kokapen horretarako. Egitasmoa aurrera eramateko proposamen ezberdinak landu ziren. Izan ere, gazte zarauztar batek herrian halako egitasmoa egitea lagundu beharreko zerbait iruditzen zitzaigun. Hala egin nahi izan genuen bai kasu honetan eta baita beste hainbatetan ere. Baina ez edozein preziotan.
Proiektuaren sustatzaileak, hala ere, ez zuen guk proposatutakoekin aurrera egin nahi izan. Eta proiektua bere horretan aurkeztu zuen. Guk, kokapenarekin genuen kontrako iritziagatik, atzera bota genuen 2014ko azaroaren 28an. Orduan ere azaldu genion toki ezberdin batean kokatzeko eta lanean jarraitzeko gure borondatea.
Jarraitu gutuna irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.