Tematuta dabil
Powertxiki S.L.-ko arduraduna bere proiektuaren legalitatea justifikatzen. Lehentasuna izan omen du irizpide honek bere proiektuaren proposamenean, eta bide horretan erakunde publiko guztien oniritzia jaso duela arrazoitu berri du Zarauzko Hitzari eskaini dion elkarrizketan.
Esaten duen horrek, ordea, badu baina-rik. Izan ere, Zarauzko Udalak proiektuari eman dion oniritzian ez da kontuan hartua izan ingurumen teknikariak egindako ingurumen-txostena. Txosten horretan oso ondo justifikatzen da proiektuaren kokapen desegokia hainbat lege eta planen irizpideen arabera (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, EAEko Itsasertza babesteko eta antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana, Iñurritzako Biotopoko Planaren aldaketa …). Zentroa eraiki nahi den eremua nekazaritza, abeltzaintza eta landazabaleko mailan sartzen da eta bertan hainbat azpiegitura onargarriak diren arren, nahitaez landa ingurunean kokatuta behar dela argudiatu behar da. Bistakoa denez, Surf zentroak ez du betetzen baldintza hau.
Irakurri gutuna osorik,
Zarauzko Hitza-ren webgunean.