Orioko EH Bilduren gutuna: "Udalaren izenean, nork erabakita?"

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 12a, 11:56

Alberto Contador Orioko Udalak eskaini dizkion oroigarriekin. (Aiora Larrañaga/Hitza) Aurrez inongo batzordeen informatu edo proposatu gabe, EAJk Udalaren izenean unilateralki omenaldia egitea erabaki du Contador txirrindulariari. Beste zinegotzi guztiok prentsa bidez edo kaletik enteratu behar izan dugu horretaz. Txirrindularitza munduari Orioko herriak zer edo nori egin omenaldia eztabaidatzekoa da, baina moduak eta moduak daude horretarako eta kasu honetan egin dena errespetu falta ikaragarria izan da. Udalaren izenean egiten diren ekitaldien berri izatea, zinegotzi guztien eskubidea da. Orioko EH Bildu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide