Laster 20 urte beteko dira Zarauzko ipar-ekialdeko eremua Biotopoaren izendapenarekin babestu zenetik (40/1997 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Iñurritza ingurua babestutako biotopo deklaratzen duena). Dekretuan bertan zehazten da Iñurritza errekastoaren estuarioa, eta itsas aldeko eremua euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri bikaina dela. Dekretuan esaten denez, “Duna, padura eta labarrek paisaia bereziki erakargarria osatzen dute, eta beren baitan beharrizan ezberdinak dituzten landare zein animalia espezie ugari hartzen dituzte, espezializaturiko eta elkarren artean erlazionaturiko komunitate-mosaikoa sortuz”.
Irakurri gutuna osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.