Karkara.eus webguneko komunitatean argitaratua
Eusko Jaurlaritzak Motondon aeromodelismoa
debekatu arren, “Club Aeromodelismo Moskito R.C.” delakoak, bertan,
aeromodelismo eta dronak gidatzen ikasteko jarduerak egin nahi dituela adierazi berri du Horretarako igande honetan bilera irekia deitu dute eta adierazi “lege hutsuneak” bilatuko dituztela beraien jarduerekin jarraitzeko.
Orioko udalak udazkenean eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Natura eta Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzari aireontzi eta droneen erabilera baimena eta aplikagarri den araudiaren arteko bateragarritasun txostena. Zuzendaritza hori da Motondo itxituran eskumena duena eta txostenean argi azaltzen zen aireontzi eta droneen erabilera ez dela bateragarria Motondoko araudiarekin.
Udalak, udazkenetik bi baimen eskaera jaso ditu: “Club Aeromodelismo Moskito R.C.”k eta Hezkuntza zentru batek eginikoak. Txostena kontutan izanik, bi eskaerari ezezkoa eman dio. Gainera, udaltzaingoari kontu eman dio horrelako jarduerak ikusiz gero dagozkion neurriak har ditzan.
Motondon debekatuta dauden aktibitaterik ez dugu onartuko. Babesa eta lehengoratzea dira helburu bakar. Aireontziak eta droneak ez dira bateragarriak Motondorako dauden helburuekin. Erabat gaitzesten dugu “Club Aeromodelismo Moskito R.C.” bere oharrean azaltzen duen "hutsune legalak" bilatze nahia.
Orain eta beti
#motondobizirik #aioabioiak
Karkara.eus webguneko komunitatean argitaratua