Nicolas Oteiza Kaito joan zaigu. Azpeitiko argazkilari eta kamerari handi eta nekaezinaren aurrean gure omenaldi pertsonala egin eta galeraren samina eman nahi diegu haren senideei eta lagunei.
Orain gutxi Azpeitiko kultur eragileek errekonozimendua egin zioten Kaitori eta, gutxienez, bere lan erraldoiak errekonozimendua jaso zuen. Behingoz, Kaito kamera atzetik aurrera igaro zen, eta merezi zituen txaloak jaso zituen.
Gaurkoan, Kaitori eskerrak ematea tokatzen zaigu. Azpeitiarron bizitza, barrea, negarra, dantzak, kantuak, festak, kontzertuak, partidak... gure izaera eta gure bizitzaren irudiak jaso ditu. Herri oso baten argazkia. Eta bere lanari esker, gure ondorengo belaunaldiei transmititzeko aukera izango da.
Lan handia dago oraindik egiteko, artxibo guzti hori landu eta herritarren esku jartzeko, baina, dudarik gabe, egingo da. Eta denok gogoratuko dugu Nicolas Oteiza Kaitoren lana eta meritua.
Baina, hori utz dezagun gaurkoz, Kaito gaur kamaren aurrean egotea tokatzen zaizu. Eskerrik asko guztiagatik.
Eneko Etxeberria alkatea eta Josu Labaka Kultura zinegotzia.