Orioko EH Bilduren gutuna: "%65era ez gara iritsi, eta orain zer?"

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 13a, 12:23

Azken hilabetean %42ko birzilatze tasa izan da Orion. (Egilea: Aiora Larrañaga) Pasa dira urte eta erdi, 2013ko azarotik, Orioko hondakinen mahaia osatzen duten alderdiek 2015aren hasierarako %65a birziklatzea adostu zutenetik. Egun hauetan udaletxean zintzilikatuta dagoen panelak, %42 a markatzen du. 2015eko martxoa da. 2013 bukaeran %36a birziklatzen genuen Oriotarrok. Abiapuntua zen. Izan ditugu %42rainoko birziklatze zifrak hilabeteren batean, baina, berriro ere hasierako puntuan gaude. Hau dena, udalak 5.edukiontziaren aldeko hautua egin ondoren. Bilketa sistemen eztabaidan sartu nahi ez zuten udal taldeek, herrian zehar ezarritako 5.edukiontzi kopurua bikoiztu zuten udal taldeek, ez dute helburua betetzea lortu. Usteltzera botatzen dugu hondakin organikoa! Orioko EH Bilduk beti defendatu du Zero Zabor bidea eta Zero Zabor filosofia etxe guztietan barneratu dadin nahiko luke. Ahalegin kolektiboa dakar honek, ez dezagun ahaztu! Eta ahalegin horren ardatz nagusia kontsumo arduratsua da. Honen sustapenak herritar bakoitzetik hasi eta denda, taberna eta enpresetara iristeraino, hondakinen sorkuntza murriztea ekarriko du. Bide horretan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat egiten du. Bestalde,txalotu nahi ditu bilketa sistema desberdinen bidez birziklapen portzentaia handiak lortu dituzten herri eta herritarrak Gipuzkoan. Baina, zoritxarrez, urrats haundiak ematen ari diren herri hauen aurrean, Orioko emaitzak eskasak direla esan nahi du. Emaitza hauek hobetu daitezkela ziur gaude, eta beharrezkoak eta lehenbailehen gauzatu beharrekoak direla uste dugu; sortzaile haundiekin bilketa sistema kontrolatu eta beharrezkoa gauzatzea eta herritar guztiek hondakin organikoa birziklatu dezaten neurriak hartzea. Hau arautzeko hondakinen herri ordenantza adostu eta martxan jartzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Presazkoa dela esan dezakegu. Era berean ingurumena eta osasuna kaltetzera eramango gaituen neurririk gabeko hondakinen sorkuntzak ardurazko kontsumoa bultzatzera eraman behar gaitu. Sortzen dugun hondakin kopurua gutxitu behar dugu. Gizarte aurreratua garela diogunean, gizarte heldua garela, arduraz jokatzen duen gizartea izan behar dugu. Eta helduak izan hondakinak tratatzeko azpiegiturak diseinatzeko orduan, jasangarriak eta ondo dimentsionatuak izan daitezen, hondakinak baliabide izango dituztenak, inoiz ez kutsatzaile. Hondakinen errausketarako diseinatutako azpiegituren kontra gaude. Diru publikoaren xahuketa ezik, ingurumenari eta gure osasunari kalte egingo diola badakigulako. Gaur egun erokeria da errauskailuak behar ditugula pentsatzea! Erantzukizunez jokatzea tokatzen zaigu herritar eta udalean ordezkaritza dugun taldeoi. Axolagabekeriak alde batera utzita. Olatz Olariaga Sarasola Orioko EH Bilduren izenean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide