Beheko plazan laster hastekoak diren lanak direla eta, gutun hau bidali digu Bai bidea Zumaia taberna-jatetxeko arduradun Juncal Calderonek. Hemen irakur dezakezue: “Hilak 11, ostirala, azkenik Zumaiako alkate jaunak, Eusebio Gurrutxaga enparantza (Beheko plaza) ko obrak noiz hasiko diren esan zigun. Hasieran Urtarrilan izango zela, gero otsailan, gero martxoan, gero apirilan…ba, orain egunik zehaztu gabe, maiatzean. Hau dena, enparantzako erabiltzaile eta merkatarien eskaerei kasorik egin gabe. Gipuzkoa berria, garai berriak, plaza berria…baina aintzinako jarduerak, Patxi txikiaren garaikoak. Borondate pixkat izan ezkero arazoari irtenbide egokiago bat aurkituko genioke denon artean. Baina ez! Errespetu gutxi ta borondate are eta gutxiago. Parte hartze demokratikoa ta bla bla… Kaltetuoi parte hartzera deitu eta gure eskakizunei muzin egin. Hori bai gobernatzeko era berriak! Eta gu ostalariak gera eta zuek, herriaren alde lan egiten duzuenak edo zuen interesen alde. Plaza berria bai baina bizi dugun egoera aztertu, baloratu eta adostu ondoren. Plaza berri polit bat izango du aurrerantzean Zumaiak, baina udarako etekinik gabe plazako merkatariok, agian itxi egin beharko dugu. Dendarik ez, herriko bizitzarik ez! Enparantza baino, explanada bat bihurtu daiteke. Milesker, alkate jauna! Jarraitu gure eritziak birziklatzen…” Juncal CM Bai Bidea Zumaia taberna jatetxea