Duela hilabete batzuk Bustinzuriko atzealdean, Olazko Amaren plaza atzetik dagoen espaloi luze horretan dauden eskailera txiki horietan, baranda batzuk jarri ziren inguruan bizi diren eta inguru horretara etortzen den jendearen erosotasuna eta beharrei laguntzeko. Konturatu dira, bai, dagoenekoz, horren beharra zutenak eta erabiltzaileak, Santo Tomas egunetik falta direla, alkoholari eta gazteen indarrari egozten diogu errua. Ba zoritxarrez, eta ez hain gazteei eta alkoholari baino beste “produktu” batzuen beharra eta lotura dutenen pertsonei, kalte nabarmena egin zaie. Hilabete pasa da eta oraindik ez dira ipini bere lekuan baranda horiek, San Sebastianak, Karnabalak… pasatu arte agian… Ez da zalantzan jartzen Udalak ahal duenean bere lekuan eta sendoago jarriko dituela berriro baranda horiek, baino bitartean, falta diren bitartean, ohitura ona bihurtu zeneko egoera noiz bueltatuko den zain egotera behartuta hainbat pertsona. Batzuen plazerra besteen kaltea, hau komeria….
Juankar Arellano Hiru auzotarren izenean