Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realaren lehen taldeko hirugarren entrenatzailea izango da datorren denboraldian. 2013an utzi zion azpeitiarrak futbolean jokatzeari, eta 2014-2015 denboraldiaren hasieran itzuli zen Realera, jubenil mutilen bigarren talde Eason bigarren entrenatzaile lanetan aritzeko. 2014ko azaroan, berriz, Reala Bko bigarren entrenatzaile kargua hartu zuen.
Aldaketarik ezean, 2016-2017 denboraldian Eusebio Sacristan Realeko entrenatzailearen eta Juan Carlos Andres bigarren entrenatzailearekin osatuko du talde teknikoa Labakak.
2004tik 2011ra Realeko lehen taldeko jokalaria izan zen azpeitiarra, eta ondorengo bietan Rayo Vallecanorekin jokatu zuen.