Bost kultur proiekturen sortzaileek jaso dute Sorkuntza Beka

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko eka. 2a, 00:00

Bi ikus-entzunezko, maketa zein disko bana eta mitologian oinarritutako txotxongiloak egiteko egitasmoak lagunduko dituzte diruz. 6.000 euro banatu dituzte proiektuak gauzatzeko.Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak jakinarazi dituzte aurten aurrenekoz a...

Bi ikus-entzunezko, maketa zein disko bana eta mitologian oinarritutako txotxongiloak egiteko egitasmoak lagunduko dituzte diruz. 6.000 euro banatu dituzte proiektuak gauzatzeko.

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak jakinarazi dituzte aurten aurrenekoz antolatu dituzten Sorkuntza Bekak zein proiektuk jasoko dituzten.

Hamar proiektu aurkeztu dira sorkuntza sustatzeko egitasmora, eta horietatik bost hautatu ditu udaleko eta Kultur Mahaiko kideek osatutako epaimahaiak. Horrenbestez, bost proiekturen artean banatuko dituzte bekara bideratutako 6.000 euroak: bi proiektuk 1.500na euro, eta hiruk 1.000na euro jasoko dituzte.

Honako proiektuek jasoko dute diru laguntza: festa ereduaren inguruko dokumentala (Egileak: Erik Aznal, Garazi Lazkano, Anartz Izagirre eta Maialen Etxaniz), Keriak bideo poesia musikatua (Egileak: Egoitz Arruti, Eider Bereziartua eta Iraia Bereziartua), Errime musika taldearen maketa (Egileak: sei kide dira taldean, Jon Gurrutxaga eta Unai Martinez tartean), Euskal mitologian oinarritutako txotxongiloak (Egilea: Iban Bergara) eta Erraiak diskoa (Egilea: Felipe Murillo).

Beka jaso duten herritarrek eskerrak eman zizkieten udalari kultur sorkuntza bultzatzeagatik, baina kezka ere azaldu zuten proiektu batzuek diru laguntza gabe gelditu direlako.

Kostatako erabakia

Ainara Larrañaga zinegotziak dioenez, «asko kostatu» zaie erabakia hartzea: «Proiektuaren interesa, originaltasuna, diziplinen nahasketa, herriko kulturari egin diezaioketen ekarpena eta hizkuntza nahiz genero ikuspegiak kontuan hartzea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide