Sorkuntza Bekaren oinarriak eskatu dizkio Urkijok udalari

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko mai. 11a, 00:00

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijoren beste eskaera bat jaso du Azpeitiko Udalak. Oraingoan, udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean kaleratutako Sorkuntza Beka jarri du jomugan, eta bekaren oinarrien kopia eta alegaziorik izan den edo ...

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urkijoren beste eskaera bat jaso du Azpeitiko Udalak. Oraingoan, udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean kaleratutako Sorkuntza Beka jarri du jomugan, eta bekaren oinarrien kopia eta alegaziorik izan den edo ez adierazten duen idazkariaren agiria eskatu dizkio udalari.

Martxoan kaleratu, eta apirilaren 18an bukatu zen bekara proiektuak aurkezteko epea. Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren errekerimendua, berriz, apirilaren 20an dago sinatuta.

Eskaera hori Urkijok Azpeitiko Udalari jarritako helegite sortari gehitu zaio; izan ere, azken urteotan dozena erdi helegite baino gehiago jarri dizkio Urkijok erakundeari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide