160 zarauztarretik gorak eskatu dute udalarekin harremana euskaraz izateko

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 20a

Euskal Herri osoan bezala, Zarautzen ere Udala eta biok euskaraz kanpaina jarri zuen martxan EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Kanpaina horrekin, Zarauzko Udalari euskaraz bizitzeko bidean emandako urratsei babesa erakusteaz gain, udala berarekin harreman guztia euskaraz izan dadin eskatu diete: Helburua argia da: «Euskaraz bizitzearen alde egotetik euskaraz bizitzearen alde egitera pasa behar dugu». Horretarako, udal eraikin eta espazioetan—besteak beste, kiroldegian, zahar etxean eta eguneko zentroan— euskaraz artatu ditzaten udalak berak neurriak har ditzan eskatzera animatu dituzte herritarrak. «Bereziki kiroldegian, ikusi ditugun hutsuneak direla- eta», nabarmendu dute. Pasa den astean kanpainan bertan lorturiko eskari guztiak udaletxera eraman zituzten. Jakinarazi dutenez, dagoeneko 160 sinaduratik gora lortu ditu taldeak: «Eskari guzti hauekin Zarauzko udalak bere eskumenekoak diren espazio guztietan, eta zehazki kiroldegian, euskaraz bizi ahal izateko urratsak ematea espero dugu.Bitartean, espaloitik jaitsi gabe euskaraz bizi!»

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide