Txakurzaleek animalien ordenantzari aurkeztutako helegiteari erantzunez, Udalak bilera egingo du txakurrak askatzeko guneak eta baldintzak erabakitzeko.Animaliei dagokien ordenantza behin-betiko onartu da azken plenoan. Herritarrek aurkeztutako helegiteen artean, txakurrak aske uzteko guneen eskaera izan da oihartzun gehien izan duena. Ordenantzaren azken bertsioan jaso da guneak jarriko direla, baina ez dira zehaztu. Gune horiek zein izango diren eta nola erabiliko diren erabakitzeko Udalak bilerara deituko ditu txakurzaleak. Han adosten dena alkate-dekretu bidez jarriko da indarrean. Txakurra Zumaian erroldatuta daukaten txakurzale guztiek jasoko dute ordenantzaren liburuxka eta bilerarako gutuna. Plenoak aho batez onartu du.