2013ko aurrekontuen likidazioan emaitza positiboa aurkeztu du Udalak. Zehazki, 364.000 euroko soberakina gelditu da iazko udal aurrekontuetan. Dirua erabiliko da luizia izan zuen Talaimendiko malda egonkortzeko. 310.000 euroko aurrekontua dute lanek eta udazkenean egingo dira. Maldaren jabetza publikoa edo pribatua den oraindik garbi ez dagoen arren, Udalak ordainduko ditu lanak eta jabetza argitzen denean zurituko dira kontuak.