Anardi industrialdea txukundu du Azpeitiko Udalak eta horretarako 90.000 euro gastatu ditu. Egindako lanak, Landeta Burdinlanak enpresarekin negoziatu dira. Honela, Udalak enpresa berriaren %10eko aprobetxamendua jaso ordez, industriagune berean 58.800 euro egokitzapenetan inbertitzea adostu zuen Landeta Burdilanak enpresarekin. Gainontzeko 32.000 euroak Udalak berak jarri ditu, 2014ko aurrekontuetatik. Anardi industriagunean egin diren lanak, goiko gune berrira doan errepidea egokitzea eta argiztatzea izan dira.