Xabier Mendiaraz fisioterapeuta eta kiropraktikoak eskainiko du hitzaldia. Bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake. Zahartzea, bizitzako atal bat da baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Hobeto sentiaraztea lortu ahal dezakegu? Eta garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko? Halako galderei erantzungo die lau zatitan banatutako saioan. Lehenbizi osasuna ikuspegi naturaletik izango du hizpide, ondoren bizkar hezurrak gure osasunean duen eraginaz ariko da, gerora kiropraktikan sakonduko du eta amaieran bideo labur bat eskainiko dute. Galderak egiteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Udaberri elkartean izango da hitzaldia, 15:30etik aurrera. Doan izango da.