Alerta egoeretarako protokoloa "buru-belarri" lantzen ari direla jakinarazi diete udal ordezkariek herritarrei. Segurtasun protokoloa egon badagoela argitu dute, baina halako denboraleak direla-eta, zabaltzeko beharra duela. Halako kasuetan lehen unetik udaleko zerbitzu eta brigaden eta bestelako sorospen zerbitzuen arteko elkarlana doitu eta eraginkortasuna indartza da horren asmoa.
Bestalde, kalteak jasan dituztenen egoeraren jarraipena egiteko asmoa du udalak. Ondorioak zehaztasunez ezagutu, eta bakoitazaren garapenaren arabera, etorkizunean beharrezkoak izan daitezken neurriak aztertzeko.
Horrez gain, udalak orain arte emandako pausuen berri eman diete kaltetuei bilera horretan. Lehen orduan martxan jarri ziren garbiketa eta laguntza zerbitzuetatik hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako bileraraino, tartean egin diren lekuan lekuko lanak eta Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernuko ordezkaritza edota aseguru partzuengoarekin egindako bilerak barne.