Udal aurrekontuei ezezkoa emateko arrazoiak azaldu ditu EAJ-PNVk

Baleike 2014ko otsailaren 6a

Joan den astean onartu ziren 2014ko udal aurrekontuak. EAJ kontra agertu zen, besteak beste, “funtzionamendu gastuak oso altuak izaten jarraitzen dutelako”. Jarraian irakur dezakezuen prentsa oharrean zabalago irakur dezakezue jeltzaleen balorazioa:Zumaia jasaten ari den zorra lau milioi eurotik gorakoa dela salatu du EAJk Edurne Egaña zinegotziak dio udalak aurrekontuaren %83a funtzionamendu gastuetara zuzenduko dituela Zumaiako EAJk aurrekontuen proiektuari ezetza eman dio funtzionamendu gastuak “oso altuak izaten jarraitzen dutelako”. Plenoaren ondoren, Edurne Egaña Ogasun batzordeko bozeramaile jeltzaleak egindako balorazioan salatu du: “Aurrekontuaren ia %83a funtzionamendu gastuetara zuzenduko da eta edukiari dagokionez ez dute sinesgarritasunik eta ez dute erantzuten zumaiarren beharrei”. Horrela adierazi du “Bilduren gobernu taldeak berriro aukera galdu du gaur egungo gastuen estruktura berrikusi eta egokitzeko, eutsiezina eta zuhurtzi gabea delako eta legealdi honen hasieratik diogun bezala ezinbestekoa izango da berrikustea eta egokitzea”. Egañak, gastuen estruktura optimizatzea ahalbideratuko duen akordioetara heltzeko prestasuna berriro adierazi du baina “arian-arian neurriak hartzen joan beharrean urtez urte desoreka areagotzen doa norabiderik gabeko ihesi moduan.” “Bilduren gobernu taldeak aurrezteko neurririk ez hartzea erabaki du eta maileguen ordainketa gabeziaren epea luzatzea bernegoziaketaren bidez eta ondorioz bere garestitzearekin, baina egunen batean zumaiarrok mailegu horien interesak eta amortizazioak ordaindu beharko ditugu”. “Une honetan udala 4.481.000 eurotako zor bizia [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide