2014ko ordenantza fiskalak arautzerako garaian, Zumaiako Udalaren irizpide nagusia KPI igotzea (%1,9) edo bere horretan izoztuta mantentzea izan da, salbuespenak salbuespen. Hemen daukazue zerga eta tasen laburpena:
Zerga nagusiak
1. Ondasun higiezinen gaineko zerga: KPI igoko da higiezin mota guztietan (industria, hirigune eta landagunea).
Etxe hutsen gaineko errekargoa: aaz ezarritako tasa berbera mantenduko da, %75ekoa, iaz ezarritako salbuespenak ere berdin mantenduko dira.
2. Ekonomia jardueren gaineko zerga: koefizientea Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen du, eta Udalak alda dezakeen aldagaietan igoerako koefiziente bakarra KPI igo da.
3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga: Ibilgailuen arabera, erabaki desberdinak hartu dira:
- Turismoak: tramu guztietan KPI igoko zaie.
- Autobus, kamioi eta traktoreen zergak izoztu egingo dira.
- Atoi eta erdi atoiei KPI igoko zaie.
- Bestelako ibilgailuei KPI igoko zaie.
4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (ICIO): Izoztu egin da, foru arauak ezartzen duen maximoan dagoelako.
Tasa nagusiak
Zaborra: KPI igoko da mota guztietan.
Ura: Ur kontsumo arduratsua bultzatu nahi du Udalak. Horretarako bi neurri hartu dira:
1.- Datorren urtetik aurrera, etxe bakoitzean erroldatuta dagoen pertsona kopurua kontuan hartuko da, eta kuota pertsona bakoitzaren eguneko kontsumoaren arabera ezarriko da.
2.- Igoerak
- Kuota finko guztiei KPI igoko zaie.
- Ur kontsumoaren araberako tasetan, parametro “normalak” dituztenei izoztu egingo zaie tasa. Hurrengo tramoari KPI aplikatuko zaie, eta kontsumo altuko tramoei %2,5eko igoera aplikatuko da.
Hirigintza lizentziak: Jarduera berrietarako lizentziak izoztea (jarduera berriak sortzea ez oztopatzeko), dagoeneko indarrean dauden aktibitateen lizentzia eta bestelakoei KPI igotzea.
Hilerriko zerbitzuak: KPI igotzea.
Taxien lizentzia eta baimen administratiboak: KPI igotzea.
Kiroldegia: Iaz, BEZ-aren igoera zela eta izoztu egin ziren, eta aurten KPI igoko da. Gaur egun ematen diren familia tipologia zabalagoen eskubideak bermatzeko, familia hobarietan aldaketak egin dira.
Gizarte zerbitzuak: etxez etxeko laguntza, eta erabilera anitzeko apartamentuen prezioak izoztu egin dira.
Gizarte zentroa: podologoa, izoztu egin da; ile-apaindegia, orokorrean igo egin dira, iazko BEZ igoera zela eta ez zen igoerarik aplikatu, era irabazi margen oso txikiarekin aritu da aurten. KPI aplikatuko zaio.
Ludoteka eta udalekuak: KPI igoko da.
Kultur ekitaldietako sarrerak: prezioak izoztu egingo dira.
Musika eskola: orokorrean prezio guztiak izoztu egingo dira, dantza ikastaroa salbu. Ikastaro hauek hasieran erakargarri izateko prezio oso merkea zuten, eta progresiboki igoera aplikatzen ari dira, beste ikastaroetako prezioetara parekatzeko.