Zarauzko Udalak antolatutako 2013ko aurrekontuak osatzeko prozesuaren erdia betetzera doa eta Vista Alegre, Azken Portu goia eta Alde Zaharreko bizilagunek biltzarren "balorazio oso ona" egin dutela jakinarazi dute udaletik; bataz beste 5etik 4ko nota eman diete bizilagunek saio horiei. Aurten, herritarrekin biltzeaz gain, sail ezberdinetako eragile zein udal langileekin ere egin dituzte saioak, horien iritzi eta iradokizunak jasotzeko. Aurrez aurreko bilerez gain, zuzarautz.info webgunea eta inkestak baliatu dira parte hartze prozesuan. Dagoeneko lau auzotan izan dira zinegotziak 2012ko balantzea egin eta aurtengo kontuak osatzeko asmoz eta guztira 108 ekarpen jaso dituzte. Biltzar bakoitzaren amaieran galdetegi bat bete dute baita ere parte hartze prozesuaren balorazioa egin dezaten partaideek.
Ekonomia eta Gizarte Zerbitzuak gai garrantzitsuenak
Galdetegiak bete dituzten hiru auzoetako herritarrak ados daude gairik garrantzitsuenak ekonomia eta gizarte zerbitzuak direla. Herritarren kezka nagusiak bi gai hauen ingurukoak dira, beraz. Sailetako bileretako eragileentzat, aldiz, gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta kultura izan dira nabarmendutako gaiak.
Bilera bakoitzaren akta irakurtzeko bisitatu honako webgunea: zuzarautz.info
DATUAK: (Puntuazio altuen 5 eta baxuena 1)
|
AUZOAK |
BATZARREN BALORAZIO |
GARDETASUNA |
2012ko BALANTZEA |
2013rako PROPOSAMENAK |
GAI GARANTZITSUENAK |
| VISTA ALEGRE |
4,5 |
BAI DENAK |
4 |
4,5 |
Ekonomia/ Gizarte Zerbitzuak |
|
AZKEN PORTU GOIA |
4 |
BAI DENAK |
4,5 |
4,5 |
Ekonomia/ Gizarte Zerbitzuak |
|
ALDE ZAHARRA |
3 |
BAI 37 EZ 4 |
4 |
4,8 |
Ekonomia/ Gizarte Zerbitzuak |
| IÑURRITZA | |||||
| AZKEN PORTU | |||||
| ITXASMENDI | |||||
| MITXELENA | |||||
| LANDA LURRA |
|
SAILAK |
BATZARREN BALORAZIO |
GARDETASUNA |
2012ko BALANTZEA |
2013rako PROPOSAMENAK |
GAI GARANTZITSUENAK |
| PAREKIDETASUNA |
5 |
BAI DENAK |
3 |
4,85 |
Hezkuntza/ Gizarte Zerbitzuak |
|
GAZTEDIA |
4 |
BAI DENAK |
3,75 |
5 |
Hezkuntza/ Gizarte Zerbitzuak |
|
JAIAK |
4,5 |
BAI 37 EZ 4 |
4 |
4,8 |
kultura/ Gizarte Zerbitzuak |
| KIROLA | |||||
| AZKEN PORTU | |||||
| ITXASMENDI |