Mertxe Merino, atzo
(Zestoako Udala)
Zestoan eman diote hasiera Kontaidazu ipuin bat ekimenari; atzo izan zen lehenengo emanaldia, eta Mertxe Merino zestoarrak ipuinak kontatu zizkien udal liburutegira azaldu ziren umeei. Nola dastatu ilargia? eta Hiru sorginak istorioak kontatu zituen, bertaratu ziren 45 haurren aurrean.
Udalak jarritako ekimenean herritarrek lau eta sei bitarteko umeei ipuinak kontatuko dizkiete hilero; hurrengoan Leire Etxeberria alkatea arituko da.