Aztiker enpresak Zarautzi buruzko galdeketa egingo die herritarrei, astelehenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 24a

Aztiker enpresak Zarautzi buruz galdetuko die 500 bat herritarrei. Besteak beste, Udal Gobernuaren eta oposizioaren jardunaz eta herriko egoeraz zarauztarren iritzia jasotzea du helburu enpresak. Astelehenean hasiko dira galdeketarekin eta telefonoz egingo dute. Ildo horretatik, Zarauzko Udalak herritarrei laguntza eskatu dei, bukaerako balorazioa ahalik eta zuzenena izan dadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide