Zarautz, barru-barrutik

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 14a

«Postal batean kabitzen ez den Zarautz» erakutsi, eta zarauztar orok identifikatzen dituen alorrak balorean jartzeko helburuarekin, Zu Zarautz film laburren bilduma osatzen ari da Debolex ekoiztetxea, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren enkarguz. Dagoeneko lau lan prest dituzte, eta bihar aurkeztuko dute lehenbizikoa: Aurresku zaharra. Euskal Jai Egunaren bezperan, pasa den irailaren 8an, Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri dantza taldeen ekimenez antolatutako dantza erakustaldian oinarrituta dago ikus-entzunezko hori. Bertan izan ziren Debolexeko kideak, kamera eskuan hartuta, xehetasunik ez galtzeko. Behin irudiak muntatuta eta lana osatuta, Modelo aretoan emango dute estreinakoz, bihar. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta  bi euro kostako da sarrera. Ikusle baten begietatik Irailaren 8ko ekitaldia jasotzen du Aurresku zaharra lanak. 1912. urtean orduko agintariek egin zuten dantza irudikatu zuten herriko 30 bat bikotek, garaiko jantziak soinean zituztela. Dantzariek maisuki interpretatutako pauso nahiz mugimunduak grabatu zituzten Debolexeko kideek. «Ikule baten begiradatik ikus daitekeena jaso nahi izan genuen», azaldu du Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek. Horretarako, laupabost kamera erabili zituzten: «70-80 bat lagunek hartu zuten parte dantza kolektibo horretan, eta guztien plano orokorra jaso nahi genuen». Plano orokorraz gain, xehetasunak ere bildu zituzten, ordea: «Batez ere, han egon zitekeen edonork ikus zezakeena erakutsi nahi izan dugu, barrutik. Kontuan izanik herritarrek antolatutako ekimena [...]

‘Aurresku zaharra’ lan laburreko irudi bat (Argazkia: Debolex)

«Postal batean kabitzen ez den Zarautz» erakutsi, eta zarauztar orok identifikatzen dituen alorrak balorean jartzeko helburuarekin, Zu Zarautz film laburren bilduma osatzen ari da Debolex ekoiztetxea, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren enkarguz. Dagoeneko lau lan prest dituzte, eta bihar aurkeztuko dute lehenbizikoa: Aurresku zaharra.

Euskal Jai Egunaren bezperan, pasa den irailaren 8an, Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri dantza taldeen ekimenez antolatutako dantza erakustaldian oinarrituta dago ikus-entzunezko hori. Bertan izan ziren Debolexeko kideak, kamera eskuan hartuta, xehetasunik ez galtzeko. Behin irudiak muntatuta eta lana osatuta, Modelo aretoan emango dute estreinakoz,
bihar. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta  bi euro kostako da sarrera.

Ikusle baten begietatik
Irailaren 8ko ekitaldia jasotzen du Aurresku zaharra lanak. 1912. urtean orduko agintariek egin zuten dantza irudikatu zuten herriko 30 bat bikotek, garaiko jantziak soinean zituztela. Dantzariek maisuki interpretatutako pauso nahiz mugimunduak grabatu zituzten Debolexeko kideek. «Ikule baten begiradatik ikus daitekeena jaso nahi izan genuen», azaldu du Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek.

Horretarako, laupabost kamera erabili zituzten: «70-80 bat lagunek hartu zuten parte dantza kolektibo horretan, eta guztien plano orokorra jaso nahi genuen». Plano orokorraz gain, xehetasunak ere bildu zituzten, ordea: «Batez ere, han egon zitekeen edonork ikus zezakeena erakutsi nahi izan dugu, barrutik. Kontuan izanik herritarrek antolatutako ekimena izan dela, dantzari guztien irudiak bildu ditugu lanean, xehetasun guztiekin».

Aurresku zaharra film laburraz gain, Zarautzi buruzko beste lau lan erakutsiko dituzte hilaren 30ean, areto berean. Lehenbizikoa Euskal Jaiari buruzkoa izango da; bigarrengoa, berriz, Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Saileko ordezkarien laguntzarekin, herriko frontoien inguruko Txokoa eta zabala  dokumentaltxoa.

Horrez gain,  arautzek itsasoarekin duen harremana islatzen duen lantxoa ere izango da ikusgai datorren igandean. «Pieza anbientala osatu dugu itsasoaren inguruan. Itsasoa eta hondartza Zarauzko ohiko argazkiak dira, irudi turistikoak. Beti ikus daiteke postaletan irudi hori. Harago joan nahi izan dugu guk, ordea, itsasoak eta hondartzak zarauztarrentzat duten garrantzia erakutsiz», azaldu du Escobarrek.

Laugarren lana, aldiz, bizikleta eta bere erabilera izango du oinarri: «Herritarrok bizikletan ibiltzeko dugun joera Zarauzko ezaugarri nagusietako bat da. Eztabaidatan sartu gabe, horren garrantzia nabarmendu nahi izan dugu».

Pieza guztiak «oso bisualak» direla ohartarazi du ekoiztetxeko ordezkariak: «Egunero ikusten ditugun herriko irudi horiek balorean jartzea dute helburu».Herritar ororentzat «ezaugarri» izan daitezkeen alorrak islatu dituzte hala, herritarrak identifikatzen dituzten irudiak «handinahikeriarik gabe» bilduz. «Ez dute ezer berezia kontatu nahi; herritarrak batzen dituen kontuak jaso ditugu, barru-barrutik eta elkarrekin gozatzeko», dio Escobarrek.

Film laburren gaiei dagokienez, ekoiztetxeko arduradunek aukeratu dituzte: «Guri atentzioa eman diguten kontuak erretratatu ditugu. Ikus-entzunezko lanak diren arren, argazki zentzua dute».

Film labur gehiago martxan
Dagoeneko lau prestatu dituzte Debolexekoek, baina beste hainbat dituzte sortze prozesuan. «Momentuz bat lantzen ari gara, eta beste bostak urtarriletik aurrera landuko ditugu». Zu Zarautz bilduma hamar lanek osatuko badute ere, hogei-hogeitabost bat lan egiteko adina ideia dituzte buruan. «Testuingurua aprobetxatzen sortzen dugu. Ideia zehatzak baditugu, baina sortze prozesuan beste hainbeste bururatzen zaizkigu». Besteak beste, lanok naturaz, herriko lantegiez eta herriko pertsonaia esanguratsuez izango direla aurreikusi dituzte.

Oraindik film laburrok zein webgunetan zintzilikatuko dituzten erabaki ez badute ere, argi dute lanok sarean egon behar dutela:«Sarea da filmok erakusteko euskarri naturala. Bisitariek zein zarauztarrek xehetasun txikiekin gozatu, horiek partekatu eta horien inguruan eztabaidatzeko aukera ematen du».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide