Getariako toponimia aztertuko dute, Euskaltzaindiaren laguntzarekin

Getariako Hitza 2012ko eka. 26a, 11:31

Getariako Udalak herriko toponimia bildu, arautu eta normaliatuko du, Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Getariako eremua hartzen duen plano berria egingo dute, eta horretarako aztertuko dute toponimia. Nika Lertxundi Getariako alkateak adierazi duenez,...

Getariako Udalak herriko toponimia bildu, arautu eta normaliatuko du, Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Getariako eremua hartzen duen plano berria egingo dute, eta horretarako aztertuko dute toponimia. Nika Lertxundi Getariako alkateak adierazi duenez, herriko lau eremu aztertuko dituzte Sustrai erakundeko kideek. Batetik, Askizu eta San Prudentzio auzoetan egingo dute lanketa, eta Meaga ingurua ere aztertuko dute. Ondoren, herrigunea eta Eitzagako toponimia jasoko dute. Auzoez gain, itsasgunea ere aztertuko dute; izan ere, Lertxundiren esanetan, arrantzaleek erabiltzen dituzten itsasgune batzuen izenak “galzorian” daude.

Larunbatean sinatu zuten Getariako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena. Azken honek bideratuko du lanketa osoa. Getariako Udalak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker gauzatu ahalko du egitasmoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide