2012ko aurrekontuen zenbatekoa “txikiagoa” izatea aurreikusi du Udalak

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 21a

Getariako Udalak egoera ekonomikoaren inguruko azalpenak eman zituen herenegun iluntzean, 120 herritar ingururen aurrean. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, Getariako Udalak “inoizko egoera ekonomiko estuenean” dago, besteak beste diru sar...

Getariako Udalak egoera ekonomikoaren inguruko azalpenak eman zituen herenegun iluntzean, 120 herritar ingururen aurrean. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, Getariako Udalak “inoizko egoera ekonomiko estuenean” dago, besteak beste diru sarrerak ez direlako gastu arruntak adina igo. Halaber, “gastu gehiegikeriaren ondorioz” azken urteetan Udaleko “zorpetze maila asko igo” dela jakinarazi dute. Hori hala izanik, “Udaleko gastuak eta inbertsioak herriko benetako ahalmenetara” egokitzeko beharra azpimarratu dute: “Urteetan zehar mantendu diren hainbat ohitura eta desoreka aldatu eta konpondu beharra dago. Austeritatea aplikatu behar da Udalean, herritar bakoitza bere egunerokoan eta etxean egiten ari den modu berean”.

Udal Gobernuak egoera ekonomikoari aurre egiteko hainbat neurri hartu ditu, baina 2012an ere “aparteko” neurriak hartu beharko dituela azpimarratu dute. Hala, datorren urteko aurrekontuaren zenbatekoa aurreko urteetakoen aldean “txikiagoa” izango dela aurreikusi dute. Inbertsioen inguruan, berriz, “lehentasunak ongi finkatzea” premiazkoa dela uste dute; beraz, “beharrezkoak ez diren inbertsioak” edo Udalaren egoeraren ondorioz onartu ezin direnak atzeratu egingo dituzte, “momentuz”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide