«Gehien duenak gehiago ordainduko du», zergei eta tasei dagokienean

Getariako Hitza 2011ko urriaren 27a

Getariako Udalbatzak 2012. urteko behin-behineko ordenantza fiskalak onartu zituen atzo, ezohiok bilkuran. Bilduren eta Aralarren aldeko botoekin onartu zituzten hurrengo urteko udal tasak eta zergak; EAJ alderdia abstenitu egin zen. Ordenantzetan tasa eta zerga batzuk mantenduko badituzte ere, 2011rako Hego Euskal Herriko Kontsumo Prezioaren Indizearen (KPI) arabera aurreikusitako igoera ezarriko diote gehienei; %3, hain zuzen ere. Bilduk adierazi du ordenantzen bidez «Udalerako sarrera nahikoa lortzea» duela helburu, baina egungo krisi ekonomikoa kontuan hartu duela. Horregatik, herritarrei ez dio «zerga karga handiegia» ezarri nahi izan. Bestetik, etxebizitzen edota ibilgailuen gaineko tasetan «progresibitatea eta birbanaketa» izan dute irizpide; beraz, hainbat kasutan «gehien duenak gehiago» ordainduko du, «gutxien duenaren mesedetan». Horrez gain, zerga bakoitzak azken urteetan izan duen bilakaera kontuan hartu duela adierazi du Udal Gobernuak. Irizpide horiek jarraituz, etxebizitzei %3ko igoera ezarriko die, baina hutsik dauden etxebizitzek %150eko gainordaina izango dute. Zentzu honetan, Aitor Irigoien ogasun zinegotziak jakinarazi du etxe hutsak kontzeptua juridikoki eta legalki zehazteko eskatuko diotela Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ibilgailuetan, berriz, «progresibitate irizpidea» ezarriko dute. Hala, turismoen kasuan, 14 zaldi fiskal baino gehiago dituzten autoek %10era bitarteko igoera izango dute zergan; ziklomotoreen eta motozikleten kasuan, berriz, 250 zentrimetro kubikotik gorakoek ere igoera izango dute zergari dagokionean. Tasei dagokionez, berriz, hondakinek [...]

Getariako Udalbatzak 2012. urteko behin-behineko ordenantza fiskalak onartu zituen atzo, ezohiok bilkuran. Bilduren eta Aralarren aldeko botoekin onartu zituzten hurrengo urteko udal tasak eta zergak; EAJ alderdia abstenitu egin zen.

Ordenantzetan tasa eta zerga batzuk mantenduko badituzte ere, 2011rako Hego Euskal Herriko Kontsumo Prezioaren Indizearen (KPI) arabera aurreikusitako igoera ezarriko diote gehienei; %3, hain zuzen ere. Bilduk adierazi du ordenantzen bidez «Udalerako sarrera nahikoa lortzea» duela helburu, baina egungo krisi ekonomikoa kontuan hartu duela. Horregatik, herritarrei ez dio «zerga karga handiegia» ezarri nahi izan.

Bestetik, etxebizitzen edota ibilgailuen gaineko tasetan «progresibitatea eta birbanaketa» izan dute irizpide; beraz, hainbat kasutan «gehien duenak gehiago» ordainduko du, «gutxien duenaren mesedetan». Horrez gain, zerga bakoitzak azken urteetan izan duen bilakaera kontuan hartu duela adierazi du Udal Gobernuak.

Irizpide horiek jarraituz, etxebizitzei %3ko igoera ezarriko die, baina hutsik dauden etxebizitzek %150eko gainordaina izango dute. Zentzu honetan, Aitor Irigoien ogasun zinegotziak jakinarazi du etxe hutsak kontzeptua juridikoki eta legalki zehazteko eskatuko diotela Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Ibilgailuetan, berriz, «progresibitate irizpidea» ezarriko dute. Hala, turismoen kasuan, 14 zaldi fiskal baino gehiago dituzten autoek %10era bitarteko igoera izango dute zergan; ziklomotoreen eta motozikleten kasuan, berriz, 250 zentrimetro kubikotik gorakoek ere igoera izango dute zergari dagokionean.

Tasei dagokionez, berriz, hondakinek %3ko igoera izango dute, baina etxebizitza hutsen jabeei %6 igoko die. Zentzu horretan, elkarte, jatetxe eta tabernei birziklatzeko neurriak hartzeko eskatuko diela esan du Bilduk; halaber, herrian zaborrontzi mota denak jarriko dituela esan du.

Uraren gaineko tasa ez dagoela Udalaren esku jakinarazi du Udal Gobernuak; Ur Partzuergoak du horren gaineko eskumena.

Gainontzeko tasa gehienak ere %3 igoko dira. Hala ere, azokaren gaineko tasari, kiroldegikoari, edota ikastaroenari eutsi egingo die. Kiroldegiaren kasuan, ordea, Irigoienek adierazi du hurrengo urtean honen inguruan «hausnartuko» duela, dagoeneko bertako ekintzak hasita baitaude.

Modu pribatuan erabiltzen den udalbide publikoko lurzoruak, berriz, %3ko igoera izango du; baina, mahaiak edota aulkiak jartzeak %5eko igoera izango du, «urte guztian» edukitzen dituztelako, eta «haien negozioa horretan oinarritzen» delako, hein batean.

Beste salbuespenetako bat Udaleko agiriak dira. Orain arte agiri bat konpultsatzeko euro bat ordaindu behar zen. Aurrerantzean doakoa izango da, zerbitzua «beharrezkoa» delako.

fiskalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira,
30 egun izango dituzte herritarrek helegiteak aurkeztu ahal izateko. Abenduan, behin betiko onartuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide