Udalbatzak ez ditu Gobernu Batzordea eta ordezkarien soldatak zehaztu

Getariako Hitza 2011ko uzt. 13a, 17:44

Getarian lehenengo bilkura egin zuen Udalbatzak herenegun arratsaldean. Lehenengo bilkuran Gobernu Batzordea, ordezkarien soldatak, eta Gobernu Batzordeak eratzekoak ziren, baina horietako hainbat puntu hurrengo bilkuran lantzeko atzeratu dute, eta gai batzuk «mahai-gainean» utzi dituzte. Ondorioz, Gobernu Batzordea oraindik ez dute osatu. Hurrengo plenoan onartuko dutela aurreratu du Nika Lertxundi Getariako alkateak. Horrez gain, Bildu koalizioak datorren agintaldirako zortzi batzorde informatzaile osatzea proposatu du, orain arte baino bat gehiago, hain zuzen ere. Udalbatzak aho batez onartu ditu horietako zazpi batzorde, eta batzorde berria onartu gabe gratu da: Parte-hartze Batzordea. Aitor Irigoien Bilduko ordezkariak azaldu duenez, batzorde horrek herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu. Beraz, Parte-hartze Batzordean horretarako bideak zehaztuko dituztela iragarri du Irigoienek. EAJ alderdiak, bere aldetik, batzorde horren «edukia» ez zuela ezagutzen-eta, hurrengo bilkuran onartzea adostu zuen Udalbatzak. Horrez gain, batzorde informatibo bakoitza bost kidek osatuko dute. Bilduko bi kidek, EAJko beste bi ordezkarik eta Aralarreko batek osatuko dute, hain zuzen ere. Batzorde informatzaileez gain, beste organoetako arduradunak ere zehaztu dituzte. Hala, Urkome, Gipuzkoako Ur Partzuergoa eta Eudel Nika Lertxundiren ardura izango dira; Balentziaga Fundazioarekin, berriz, Aitor Irigoienek (Bildu) izango du harremana, eta Urola Kostako Udal Elkartearen ardura Gorka Bordagaraik (Bildu) eta Antonio Arrutik (EAJ) izango dute. Ordainsariei dagokienez, Udalbatzak puntu [...]

Getarian lehenengo bilkura egin zuen Udalbatzak herenegun arratsaldean. Lehenengo bilkuran Gobernu Batzordea, ordezkarien soldatak, eta Gobernu Batzordeak eratzekoak ziren, baina horietako hainbat puntu hurrengo bilkuran lantzeko atzeratu dute, eta gai batzuk «mahai-gainean» utzi dituzte.
Ondorioz, Gobernu Batzordea oraindik ez dute osatu. Hurrengo plenoan onartuko dutela aurreratu du Nika Lertxundi Getariako alkateak. Horrez gain, Bildu koalizioak datorren agintaldirako zortzi batzorde informatzaile osatzea proposatu du, orain arte baino bat gehiago, hain zuzen ere.
Udalbatzak aho batez onartu ditu horietako zazpi batzorde, eta batzorde berria onartu gabe gratu da: Parte-hartze Batzordea. Aitor Irigoien Bilduko ordezkariak azaldu duenez, batzorde horrek herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu. Beraz, Parte-hartze Batzordean horretarako bideak zehaztuko dituztela iragarri du Irigoienek. EAJ alderdiak, bere aldetik, batzorde horren «edukia» ez zuela ezagutzen-eta, hurrengo bilkuran onartzea adostu zuen Udalbatzak.
Horrez gain, batzorde informatibo bakoitza bost kidek osatuko dute. Bilduko bi kidek, EAJko beste bi ordezkarik eta Aralarreko batek osatuko dute, hain zuzen ere.
Batzorde informatzaileez gain, beste organoetako arduradunak ere zehaztu dituzte. Hala, Urkome, Gipuzkoako Ur Partzuergoa eta Eudel Nika Lertxundiren ardura izango dira; Balentziaga Fundazioarekin, berriz, Aitor Irigoienek (Bildu) izango du harremana, eta Urola Kostako Udal Elkartearen ardura Gorka Bordagaraik (Bildu) eta Antonio Arrutik (EAJ) izango dute.
Ordainsariei dagokienez, Udalbatzak puntu hori ere hurrengo bilkuran onartzeko utzi du, EAJk gaia «aztertu» behar duela azaldu baitu. Hala ere, Nika Lertxundi alkatea liberatu bakarra izatea onartu dute, aho batez. Hala, alkateak orain arte Aiako Udalean zuen lansari bera izango du.
Alderdien ordainsariei dagokienez, Bilduk orain arte alderdiek jasotzen zuten ordainsaria mantentzea proposatu du. Beraz, Udalbatzak hala onartuko balu, alderdi bakoitzak 360 euro jasoko luke urtean. Horrez gain, talde politiko bakoitzak zinegotzi kopuruaren arabera 60 euro jasoko luke hilean.
Kopuru horri eutsiko badiote ere, batzordeetako lehendakariek orain arte baino gutxiago irabaziko dutela argitu du Irigoienek. «Orain arte batzordeetara 720 euro bideratzen zen urtean. Orain, beste batzorde bat sortuko dugu, baina gastu orokorra mantenduko dugu. Hala, batzorde bakoitzak 630 jasoko du.
Agintaldi berriak hiru alkateorde izango ditu. Bildu koalizioko Amaia Iribar, Aitor Irigoien eta Amets Etxabe izango dira lehenengo, bigarrengo eta hirugarrengo alkateordeak, hurrenez hurren.
Udalbatzak bi hilean behin egingo ditu osoko bilkuran, berriz. Ordezkariak hileko azken hilabetean elkartuko dira, 19:00etan. Halaber, alkateak aurreratu du hurrengo bilkura irailaren 28an egingo dutela.
  • BATZORDEETAKO ARDURADUNAK
- Hirigintza eta Zerbitzuak. Nika Lertxundi (Bildu).
- Ongizatea eta Berdintasuna. Nika Lertxundi buru (Bildu).
- Kultura eta Kirola. Amaia Iribar buru (Bildu).
- Euskara eta Hezkuntza. Amets Etxabe (Bildu).
- Ogasuna eta Kontuak. Aitor Irigoien (Bildu).
- Parte-hartzea. Onartu gabe.
- Turismoa. Nika Lertxundi (Bildu).
- Gazteria. Gorka Bordagarai (Bildu).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide