Podcasta

Santa Barbaratik

Santa Barbarara igo eta herriari begira jarrita hausnarrean aritzea gogoko dute Imanol Epeldek eta Aner Peritzek, eta han izaten dituzten burutazioak elkarrekin partekatzeko joera dute. Zarautz Guka aldizkari digitalean argitaratzen dituzte audio mezu horiek, hilabete batean batek, eta hurrengoan besteak. Orain arteko guztiak hemen dituzue entzungai.
-- Imanol Epelde eta Aner Peritz --
Iritzia
11 atal entzuteko
Gero arte
2026/07/03

Santa Barbaratik bidaltzen dituzten mezu guztiak dira bereziak, eta hil honetan Aner Peritzek Epelderi bidali diona, agian, are gehiago. Eman botoiari eta entzun.

6 min
Allemenditik
2026/06/06

Santa Barbara gainetik herriari begira jarrita, betidanik horrela izan direla diruditen gauzez hausnartu du Imanol Epeldek. Entzun nahi Aner Peritzi bidali dion mezua?

5 min
Paisaia linguistikoa II
2026/05/05

Joan den hilean Imanol Epeldek hasitako bidetik, Santa Barbara gainetik ikusten den paisaia linguistikoaz hausnartu du Aner Peritzek ere. Entzun nahi bere mezua?

9 min
Paisaia linguistikoa
2026/04/06

Joan den hilean Zarauzko paisaia linguistikoaz galdetu zion Aner Peritzek Imanol Epelderi, eta Santa Barbara gainera igota, horretaz hausnartu du Epeldek. Entzun Peritzi bidali dion mezua.

8 min
Etxea
2026/03/04

Joan den hilean Santa Barbara gainean Imanol Epeldek utzitako galderek etxeaz hausnartzera eraman dute Aner Peritz. Entzun nahi Peritzen mezua?

7 min
Itzulerak
2026/02/04

Santa Barbaratik beherakoan, itzulerak izan ditu hizpide Imanol Epeldek; horiexen bueltan egin duen hausnarketa bidali dio Aner Peritzi hil honetako audio mezuan. Jakin nahi zer bide aukeratu duen?

7 min
Luzeak eta korapilatsuak
2026/01/05

Santa Barbarara igotzeko bideez hizketan hasteak, bere bide propioaz hausnartzera eraman du Aner Peritz. Entzun nahi Imanol Epelderi bidali dion mezua?

7 min
Bideak
2025/12/05

Imanol Epeldek, Santa Barbara gainetik beharrean, Santa Barbarara bidean bidali dio audio mezua Aner Peritzi. Nabaria du arnasestua, baina horrek ez dio hausnarrean jarduterik eragotzi. Bideez aritu da oraingoan, eta galdera ere bota dio Peritzi.

Kuadrillen pisua
2025/11/07

Oraingo honetan, kuadrillez jardun zaio Aner Peritz Imanol Epelderi. Aitortu dio bere kuadrilla biologikoarekin harremana erabat galduta daukala, baina, asko espero gabe, aurtengo Kuadrillen Egunean Zarautzen parrandan bukatu zuela; kuadrilla kuriosoarekin, gainera.    

Funtzionario izateaz
2025/10/03

Nola izan daiteke bat funtzionario ezkerretik? Imanol Epeldek honako audio mezuan erantzun dio Aner Peritzi, nola ez, beti bezala, Santa Barbara gainera igo eta herriari begira jarrita.

Errutinan sartzeko gogoz
2025/09/05

Udaberrian, uda iritsi arteko onik ez; eta abuztua bukatzerako, uda bukatzeko amorratzen. Urtero horixe gertatzen ei zaio Aner Peritzi. Hala kontatu dio behintzat Imanol Epelderi, Santa Barbara gainetik bidali dion mezuan.