San Nikolas festak 2026

Hemen dira sanikolasak, ekintzaz bete-bete

Onintza Lete Arrieta

Nafarroa 1512 musika taldea kontzertu batean. (Nafarroa 1512)

Abenduaren 4tik 8ra ospatuko dira San Nikolas jaiak, eta Orioko Udalak gaur jakinarazi du egitaraua. Etxez etxe ere gaur banatuko du esku orria. Berrikuntza nabarmenenak barraken kokaleku berria eta San Nikolas bigarreneko paella lehiaketa eta bazkaria dira. 

Orioko Udalak gaur jakinarazi du aurtengo San Nikolas jaietako egitaraua. Bihar zortzi hasiko dira festak, abenduaren 4tik 8ra iraungo dute, eta egitaraua jasotzen duen esku orria ere gaur hasiko da etxez etxe banatzen udala. Ohi bezala, Orioko Udalak festa batzordearekin elkarlanean osatu du egitaraua azken hilabeteetan, eta herriko eragile, elkarte eta norbanako ugarik hartu dute parte programaren prestaketan.

Egitarauak aurreko urteetako ildo bera jarraitu du, eta beharbada aldaketa nabarmenena barraken kokapena izango da, aurten Mendibeltz futbol zelai ondokoa aparkalekuan egongo baitira, sei egunez. Esteka honetan dago barrakei buruzko informazio guztia. 

Beste berrikuntza San Nikolas bigarrenez egingo den paella lehiaketa eta bazkaria dira. Aurtengoan ez da babarrun janik egongo Karelan, eta Mendibeltz ondoan jarriko duten karpan izango dira bai lehiaketa, bai ondoren, bazkaria. Oraingoz, horri buruzko azalpen gehiago ez du eman udalak. 

Abenduak 4, ostirala, festen bezpera

  • 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
  • 20:00. Txosna irekiera, Herriko Plazan.

Abenduak 5, larunbata, txupinazo eguna

  • 11:00. Orio Arraunketa Elkarteak banderen bedeinkapena egingo du. 
  • 11:30. Ttuntturroak, kalez kale.
  • 15:30. Mus txapelketa, Arraunetxen.
  • 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira Danbolin musika eta dantza eskolako txistulariekin, kalez kale.
  • 19:00. Joseto ta Alayak Elektrotxaranga, Hendaia Plazan.
  • 20:00. Txupinazoa, Herriko Plazan.
  • Ondoren, Joseto ta Alayak elektrotxaranga, Herriko Plazan.
  • 22:30. Kontzertua: Zopilotes txirriaos, Herriko Plazan.
  • Ondoren. Dj Xanta, Herriko Plazan.

Abenduak 6, igandea, San Nikolas eguna

  • 11:00. Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Ikastolako pergolan.
  • 12:00. Meza nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta, elizan.
  • 12:45. Dantza suelto txapelketa, Herriko Plazan.
  • 17:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin, kalez kale.
  • 18:00. Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
  • 19:00. Patata-tortilla lehiaketa LH 4tik DBH arteko ikasleentzat, Ikastolako pergolan.
  • 19:00. Ttuntturroak, kalez kale.
  • 22:30. Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Nerea Ibarzabal, Karela kiroldegian.
  • 23:00. Kontzertua: Bide batez taldearekin erromeria, Herriko Plazan.

Abenduak 7, astelehena, San Nikolas bigarrena

  • 11:00. Kalejira Orioko Txarangarekin, Herriko Plazatik abiatuta.
  • 12:00. Paella lehiaketaren hasiera, Mendibeltz ondoko karpan.
  • 14:30. Bazkaria, Mendibeltz ondoko karpan.
  • Ondoren, Jolasak eta Trikitraka DJa.
  • 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira Orioko Txarangarekin, kalez kale.
  • 20:30. Kontzertua: Andoni Oilokiegi, Herriko Plazan.
  • 22:30. Kontzertuak: Nafarroa 1512, Txamakos, Herriko Plazan.
  • Ondoren, Irrintzi DJa, Herriko Plazan.

Abenduak 8, asteartea, San NIikolas hirugarrena

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa-ko eskaileretan.
  • 09:00. 3X3 Saskibaloi Festa, LH 3tik DBH 4ra artekoentzat, Karela kiroldegian.
  • 11:00. Umeentzako ikuskizuna: Sardina Freskue, Herriko Plazan.
  • 12:00. Haur eta gazteentzat jolasak, Herriko Plazan.
  • Ondoren, bazkaltzeko aukera egongo da haur eta familientzat.
  • 16:00. Herri kirolak haur eta gazteentzat, Herriko Plazan.
  • 17:00. Herri kirol ikuskizuna Joseba Ostolaza Harri Eskolaren eskutik, Herriko Plazan.
  • 17:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin, kalez kale.
  • 18:00. Talo eta gaztaina jana, Herriko Plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide