Azaroaren 25a

Gaztetxoek Azaroaren 25eko sormen lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai dira Saregilen

Julene Sorarrain

Saregile emakumeen etxea. (Onintza Lete Arrieta)

Gaztetxoek aurkeztutako lan guztiak ikusgai izango dira emakumeen etxean, gaurtik ostiralera bitartean. 

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da asteazken honetan, azaroaren 25ean, eta, horren harira, Saregile emakumeen etxeak gaztetxoentzako sormen lehiaketa antolatu zuen hilabete hasieran. Parte hartzaileek bakarka edo taldeka eman zezaketen izena, eta nahi zuten formatuko lanak aurkez zitzaketen: bideoak, argazkiak, abestiak, eskulturak edo bertsoak, besteak beste.

Bada, lan guztiak aurkeztuta, herritarrek horiek ikusteko aukera izango dute aste honetan. Hain zuzen ere, gaurtik ostiralera bitartean egongo dira ikusgai Saregilen, 09:30etik 19:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide