Adierazpen askea eta erresistentzia, eskutik helduta

Julene Sorarrain

House of Basque Queer kolektiboaren eskutik, Etxeluze gaztetxea kolorez, sormenez eta aldarriz bete zen atzo gauean. 

Euskal Art Queer jaialdiaren bosgarren edizioak Oriora ekarri zuen atzo arte kuirra, disidentzia eta ospakizuna. Etxeluze gaztetxea kolorez, sormenez eta aldarriz bete zen, House of Basque Queer kolektiboak antolatutako egitarauari esker.

Festari ekin aurretik, Kuir Tees-eko artistek LGTBIQ+ kolektiboaren aldarriekin bat egiten duten kamisetak jarri zituzten salgai. Horrela, jaialdiaren izaera aldarrikatzailea eta sortzailea agerian geratu zen hasieratik.

Gauak aurrera egin ahala, drag ikuskizunaren txanda iritsi zen. La Alondra, Albina Stardust, Drakonis, Manikueer eta Wendy Ponk artistek zuzeneko emanaldia eskaini zuten, gaztetxeko oholtza kolorez eta lumaz betez. Azkenik, 23:30ean, Tasuni Sound Selektah DJak hartu zuen lekukoa, musika, jolas eta sorpresaz betetako saioarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide