Salatxo abesbatzakoek ere musikarien eguna ospatu dute

Julene Sorarrain

Vivaldiren Gloria eta Haendel-en Mesias lanek alaitu zuten atzo iluntzean Bariko San Nikolas parrokia. Santa Zezilia egunaren bueltan eskaini zuen emanaldia Salatxo abesbatzak.

Salatxo abesbatzakoek, Kantakidetza abesbatzarekin batera, Bariko San Nikolas parrokia girotu zuten atzo iluntzean, Santa Zezilia egunaren bueltan. Kontzertuko obra printzipala Vivaldiren Gloria izan zen, eta Haendel-en Mesias laneko hainbat zati ere eskaini zituzten. Herritar ugari gerturatu zen emanaldia aurrez aurre jarraitzera.

Bada, Igor Arroyoren zuzendaritzapean, Miren Anza sopranoaren eta Kristina Larrea kontraltoaren ahotsek alaitu zuten eliza, Alejandro Martinezek tronpeta, Bixen Gomezek oboea eta Arkaitz Mendozak organoa jotzen zuten bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide