Txurrumuskik irteera antolatu du laser parkera urtarrilaren 3rako

Julene Sorarrain

Donostiako laser parkea, artxiboko irudian.

Jarduera LH 3tik 6ra bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea. 

Txurrumuski aisialdi taldeak ikasturte berriko lehenengo iteera antolatu du. Hain zuzen ere, urtarrilaren 3an Donostiako laser parkera joango dira, eta parte hartzeko interesa duten gaztetxoek, dagoeneko eman dezakete izena honako galdetegia beteta.

Jarduera LH 3tik 6ra bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta, eta 24 euroko kostua izango du. Antolatzaileek aurreratu dutenez, laser partidak egiteaz gain, partidarik jokatuko ez duten uneetan, itxaron gela bat izango da bertan "askaria jateko, lasai egoteko edota mahai-jolasetan jolasteko". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide