Txakurrentzako hiru gune egokituko ditu udalak, "herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko"

Julene Sorarrain

Udal langileak, txakurrentzako gunea egokitzen. (Orioko Udala)

Muntuko gunea handitzeko lanak egin dira dagoeneko, eta epe motzean iturri bat ere jarriko dutela jakinarazi du udalak. Abaromendiko gun berriari dagokionez, aste honetan hasi dira itxitura eraikitzen, eta hauek amaitutakoan, Anibarko Portuaren amaieran kokatuko den hirugarren gunea egokitzeko lanak egingo dituzte.

Orioko Udalak, indarrean dagoen ordenantza betetzeko eskaerei eta txakurrak aske ibili ahal izateko gune egokiak izateko beharrari erantzun nahian, txakurrentzako hiru gune egokituko ditu herrian: alde batetik, orain arte erabilgarri egon den Muntuko gunea mantendu eta handituko dute, eta bestetik, bi gune berri sortuko dituzte, Abaromendin eta Anibarko Portuan.

Muntuko gunea handitzeko lanak egin dira dagoeneko, eta epe motzean iturri bat ere jarriko dutela jakinarazi du udalak. Abaromendiko gun berriari dagokionez, aste honetan hasi dira itxitura eraikitzen, eta hauek amaitutakoan, Anibarko Portuaren amaieran kokatuko den hirugarren gunea egokitzeko lanak egingo dituzte.

Udalak, era berean, txakur bat duten herritarrei "txakurren jabe izateak dakartzan betebeharrak eta erantzukizunak gogoraraziko" dizkie, eta indarrean dagoen ordenantza betetzen dela zainduko du. "Helburua argia da: txakurrek behar dituzten espazioak bermatzea, herritar guztien eskubideak errespetatzea eta guztion artean elkarbizitza hobea eraikitzea", nabarmendu du erakundeak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide