V. Euskal ArtQueer Oriora iritsiko da larunbat honetan

Enara Ariznabarreta

Albina Stardust artista. (Aimar Lasa)

House Of Basque Queer kolektiboak egitarau oparoa antolatu du larunbat arratsalde-gauerako, eta 19:30etatik hasita, arte queer-a, disidentzia, sormena eta komunitatea ospatuko dituzte Etxeluze gaztetxean.

Euskal ArtQueer-en 5. edizioa Oriora iritsiko da larunbat honetan. 19:30etatik hasita, arte queer-a, disidentzia, sormena eta komunitatea ospatuko dituzte Etxeluze gaztetxean. Bertan, arteak, lumak, erresistentziak eta purpurinak bat egingo dute, espazioak artez, kulturaz eta queer presentziaz betez.

Hori guztia ospatzeko, House Of Basque Queer kolektiboak egitarau oparoa antolatu du arratsalde-gauerako. 19:30ean hasita, arte kuir erakusketa eta salmenta egongo dira, tokiko sortzaile kuirren lanak ikusteko eta eskuratzeko gunea. 21:30ean, zuzeneko drag show-a eskainiko dute La Alondra, Albina Stardust, Drakonis, Manikueer eta Wendy Ponk artistek. Eguna modu bikainean borobiltzeko, 23:30ean, Tasuni Sound Selektah DJaren jolasez eta sorpresaz betetako saioa izango da. Sarrera bakoitzak 3€ balio ditu.

V. Euskal ArtQueer egitaraua:

  • 19:30. Arte kuir erakusketa eta salmenta.
  • 21:30. Drag show-a: La Alondra, Albina Stardust, Drakonis, Manikueer eta Wendy Ponk.
  • 23:30. Tasuni Sound Selektah DJ saioa, jolasak eta sorpresak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide