Sanmartinetan murgilduta jarraitzen dute Ortzaikan, eta ostiral gauean mus txapelketa egingo dutela jakinarazi dute. Bikoteko 25 euro ordaindu beharko dira, eta izena 22:00etatik 22.30era eman beharko da, festetako karpan. Ondoren hasiko dira musean, Oliden jatetxean.
Jaien hirugarren eta azken asteburua izango da honakoa, eta egitarau osoa esteka honetan ikus daiteke.