Hotza iristearekin batera, mantak biltzeko beharra ikusi dute zenbait eragilek, kalean bizi diren pertsonei laguntze aldera. Horregatik, Iriki Begik Orioko elkartasun taldeak manta bilketa egingo du larunbat honetan Herriko Plazan. 11:00etatik 14:00etara ibiliko dira materiala jasotzen.
Azaldu dutenez, herrian bildutako mantak Herritarren Harrera Sarearen esku utziko dituzte, haiek arduratuko baitira berokiak behar bezala banatzeaz.