Datorren astean jokatuko dute VII. Kamel Ziani Krosa

Onintza Lete Arrieta

Infantil neskak, Kamel Ziani Krosean korrika lasterketaren hasieran. (Julene Sorarrain)

Sei kategoriatan banatuta jokatuko dute krosa benjamin mailatik hasi eta infantiletara arte. Txikienek 600 metro egingo dituzte, eta zaharrenek, 2.000 metro. 

VII. Kamel Ziani Krosa jokatuko dute hurrengo igandean, hilaren 15ean, Muntoko pasealekutik abiatuta, hau da, futbol zelai ondotik hasita. 

Sei kategoriatan banatuta jokatuko dute krosa benjamin mailatik hasi eta infantiletara arte. Txikienek 600 metro egingo dituzte, eta zaharrenek, 2.000 metro. Zaharrenak hasiko dira aurrena, eta honakoa da ordutegi zehatza:

  • 10:30. Infantil neskak (2.000 metro)
  • 10:55. Infantil mutilak (2.000 metro)
  • 11:15. Alebin neskak (1.200 metro)
  • 11:30. Alebin mutilak (1.200 metro)
  • 11:45. Benjamin neskak (600 metro)
  • 12:00. Benjamin mutilak (600 metro)

Parte hartzeko, Kiroldata-ko (ATLETISMO) eta Federazioaren APPko izen-ematea eginda eduki behar da, denboraldiko dortsala eskuratzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide