Traktore bat jarri du enkantean Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta

Udalak enkantean jarri duen traktorea. (Orioko Udala)

2.000 urteko Antonio Carraro TTR-4400 HST traktorea da salgai jarritakoa, eta interesdunek azaroaren 6ra arte izango dute eskaintzak aurkezteko aukera.

Orioko Udalak bere jabetzako Antonio Carraro TTR-4400 HST traktorea jarri du enkantean. Ibilgailua 2000. urtekoa da, eta belar-sastrakak garbitzeko besoa, elurra kentzeko osagarria eta belarra nahiz inausketa hondakinak jasotzeko kubeta ditu. Traktoreak 38 zaldiko potentzia du, eta malda handiko eremuetan, berdeguneen mantentze lanetan eta bestelako nekazaritza lanetan erabiltzeko diseinatuta dago.

Ibilgailua egungo egoeran salduko da. Azken IAT azterketa 2019an egin zitzaion, eta ordutik ez da erabili. Esteka honetan ikus daitezke traktorearen argazkiak. 

Eskaintzan aurkezteko epea azaroaren 6ra arte dago, eta enkantea prozedura irekiaren bidez egingo da, eta eskaintzarik altuena aurkezten duenari esleituko zaio traktorea (ikus hemen enkantearen baldintza agiria). 

Enkanteari buruzko informazio gehiago nahi dutenek edo baldintzen inguruko zalantzak dituztenek bulteknikoa@orio.eus helbidera idatz dezakete. Kontsultak eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino bost egun baliodun lehenago egin beharko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide