Garaipenik gabe baina dena emanda itzuli dira OAEko beteranoak Sevillatik

Julene Sorarrain

Orio Arraunketa Elkarteko beteranoak, asteburuan Sevillan jokatutako txapelketan. (Utzitakoa)

IX. Sevilla International Rowing Masters Regatta proba jokatu dute asteburuan Orio Arraunketa Elkarteko beteranoek. Guztira 21 herrialdetako 700 arraunlarirekin batera aritu dira lehian Sevillan.

IX. Sevilla International Rowing Masters Regatta lehiaketan hartu dute parte asteburu honetan Orio Arraunketa Elkarteko beteranoek. Orotara bederatzi ontzi –atzo bost eta gaur lau– aurkeztu ditu klubak Sevillako (Andaluzia, Espainia) uretan jokatutako probara, eta 21 herrialdetako 700 arraunlarirekin batera aritu dira lehian. 

Bada, txapelketa jada amaituta, oriotarrak garaipenik gabe baina dena emanda itzuli dira etxera, nazioarteko arraun festa handiaz gozatu ostean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide